🏆 Gerta Neskak Berdea, ligako txapeldunak

Gerta Neskak Berdea taldeak bere alevin mailako multzoan liga irabazi du azken jardunaldian, Barakaldoko Ikhova taldeari irabazita.

Denboraldi bikaina egin dute: partida bakarra galdu dute eta gainera multzoko gol gutxien jaso dituen taldea izan dira.

Gaur emakumezkoen kadete taldeak omenaldia egin die, Basauriko Kimuak taldearen aurkako partidaren aurretik pasilloa eginez.

Zorionak jokalariei: Iara, Enara, Naroa, Lia, Amane, Vanessa, Mara, Maider, Noa eta Martina; baita Mikel entrenatzaileari eta Dani delegatuari ere.

Jarraitu kirolaren bidez ikasten eta hazten.
Zorionak, taldea! ⚽👏

No Replies to "🏆 Gerta Neskak Berdea, ligako txapeldunak"