Aldekoa-Otalora iturgintza, babesle ofiziala
Aldekoa-Otalora Iturgintza eta Gertasport Kirol Klubek akordioa lortu dute, eta, horren arabera, Iurretako enpresa izango da, datozen bi denboraldietan, klubeko emakumezkoen taldeen babesle nagusia.
Logotipoa Larrakozelaiaren publizitate hesietan, partiduen asteroko karteletan, webgunean eta klubaren egitura femeninoarekin egiten diren ekintzen argitalpen guztietan agertuko da.
Bi marka horiek hainbat balio partekatzen dituzte, hala nola talde-lana, ahaleginaren kultura eta aukera-berdintasunaren aldeko konpromisoa. Akordio honekin, Gertasportek bere egitura femeninoa indartzen jarraitzen du.