Etorkizun Kanpusa 2026

Aste Santu honetan Etorkizun Kanpusa 2026-ren edizio berri bat ospatu da Larrakozelaia instalazioetan, ingurune natural batean. Bertan, parte-hartzaileek adinera egokitutako teknifikazio lana eta atezainen lan espezifikoa egiteko aukera izan dute.

Kirola, ikaskuntza, elkarbizitza eta dibertsioa uztartu dituzten egunak izan dira, eta neska-mutilek klubeko teknikariek proposatutako jarduera desberdinez gozatu ahal izan dute.

Esperientziari amaiera emateko, amaierako festa ospatu dugu: ur-jokoak, 3×3 partidak, penalti jaurtiketak eta bestelako jarduerak eginez, eta edizio honi amaiera emanez diplomen banaketarekin.

Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu familia guztiei gugan jarritako konfiantzagatik, eta espero dugu Kanpusaren hasieran jarritako helburuak bete izana.

Hobetzen eta berritzen jarraituko dugu, gazteei kirolarekin eta klubaren balioekin lotutako esperientzia berriak eskaintzen jarraitzeko.

No Replies to "Etorkizun Kanpusa 2026"