GERTA GAU ABENTURA 2026

IZEN-EMATEA ZABALIK

⚽🌙 Uda honetan bizi ezazu zerbait desberdina

Dator Gerta Gau Abentura, entrenamendua amaitzean futbola gelditzen ez den esperientzia paregabea.

6 egunez, haurrek kirola, abentura eta elkarbizitza gozatuko dituzte, primeran pasatzeko eta lagun berriak egiteko prestatutako ingurune batean.

Entrenamenduak, jarduerak eta ahaztuko ez diren uneak.

🔥 Campusa baino askoz gehiago: eguneko 24 orduko esperientzia bat.

🎯 30 plaza bakarrik

👉 Izen-ematea zabalik!

🏡 Ostatua eta instalazioak

Parte-hartzaileak Lauaxeta Ikastolan ostatu hartuko dute, gure jardueren gune nagusia den Larrakozelaiatik 10 minutura soilik kokatua.

Bertako instalazio osoak erabiliko ditugu, jarduerak futbol zelaian, igerilekuan eta esperientzia paregabe bat bizitzeko prestatutako beste gune batzuetan uztartuz.

Hemendik abiatuta, astean zehar programatutako jarduera desberdinetara joango gara.

Pentsio osoa

Campusak pentsio osoa barne hartzen du:

  • Gosaria
  • Hamaiketakoa
  • Bazkaria
  • Askaria
  • Afaria

Zerbitzua barne

  • Doako garbitegi zerbitzua

Dena pentsatuta dago parte-hartzaileek disfrutatu besterik egin ez dezaten.

🎯 30 plaza bakarrik

Talde txikia, esperientzia hurbilagoa, pertsonalizatuagoa eta kalitatezkoa bermatzeko.

👉 Erreserbatu zure plaza lehenbailehen eta ez geratu kanpoan

Ekainaren 21etik 26ra

Uztailaren 12tik 17ra* (gutxienez 20 parte-hartzaile)

Pentsio osoa

2011tik 2016ra bitartean jaiotako neska-mutilak

(biak barne)

Ongietorri pack-a

Autobusez lekualdaketak

Doako garbitegi zerbitzua

JARDUERAK

FUTBOLA

Astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, futbol entrenamenduak egingo ditugu Larrakozelaiako instalazioetan. Bertan, neska-mutilen adinaren arabera alderdi metodologiko desberdinak landuko dira, helburu nagusia ingurune natural eta paregabe batean ondo pasatzea izanik, Durangaldean.

Arratsaldez, astelehen eta asteazkenetan, teknifikazio saioak egingo dira Lauaxeta Ikastolako futbol zelaian, jokalari zein atezain moduan hobekuntza indibiduala lantzeko.

Jarduera hau aurrera eramateko, tituludun teknikariak izango ditugu, gure entrenamendu metodologia erabiliz. Saioak euskaraz egingo dira, gainerako jarduerak bezala.

BIGSUP

Asteartean, Arketako portura joango gara goizean Ur Urdaibairekin Bigsup jarduera egiteko, eta arratsaldean Laidako hondartzan egongo gara.

Stand Up Paddle-a taula handi baten gainean zutik edo belauniko arraunean aritzea da, arraun baten laguntzaz. Kirol honen moldakortasuna da olatuetan surf egin daitekeela, baina baita ur lasaietan nabigatu ere. Modalitate berritzaile honek Urdaibaiko itsasadarraren bokalea beste ikuspegi batetik gozatzeko aukera ematen digu.

SAN MAMES BISITA ETA KANOAK

Ostegunean, San Mamés estadioa bisitatuko dugu, eta bertako instalazioetan zehar bisita oso bat egingo dugu.

Bisitan zehar, klubaren historia ezagutuko dugu museoan, eta gune esanguratsuak esploratuko ditugu, hala nola aldagela, prentsa aretoa, aulkiak eta palkoa, jokalari zuri-gorrien benetako esperientzian eta estadioaren ingurunean murgilduz.

San Maméseko bisitaren ondoren, Ramón de la Sota kaia z/g-ra joango gara, eta bertan kanoak eta BigSup egingo ditugu Bilboko itsasadarrean. Aukera paregabea izango da kirola egiteko, hiriko ikuspegi ikusgarriez gozatzen dugun bitartean.

Gainera, Athletic Clubek Copa del Rey-eko azken titulua lortu ondoren gabarrak egin zuen ibilbide bera egingo dugu.

Jarduera hau Bilbobenturarekin egingo dugu, materiala eta monitoreak eurek jarriko dituztelarik.

BESTE JARDUERAK

🏊‍♂️ Gozatzeko uneak

Astelehen eta asteazken arratsaldeetan, teknifikazio saioen ondoren, parte-hartzaileek Lauaxeta Ikastolako igerilekuan erlaxatu eta gozatzeko aukera izango dute.

Atseden hartzeko, ondo pasatzeko eta zelaian egindako ahaleginaren ondoren taldearekin partekatzeko espazio ezin hobea.

🔥 Entrenatzen dugu, ikasten dugu… eta baita gozatu ere

🧠 Aldea markatzen duen prestakuntza

Ostegunean, irteeraren ondoren, parte-hartzaileek kirol psikologiako tailer bat biziko dute, garapen pertsonalean oinarritua.

Konfiantza, emozioen kudeaketa eta kirolari zein pertsona moduan hazkundea lantzeko gunea.

🌱 Prestakuntza integrala, zelaian zein zelaitik kanpo hazteko, eta uda gozatzeko

AMAIERAKO JAIA

Aste bakoitzeko ostiralean, hamaiketakoaren ondoren, amaierako jaia egingo dugu, honako jarduera hauekin:

  • 3×3 partidak
  • Penalti irristakorrak
  • Falten txapelketa
  • Diploma

Arratsaldean, familiekin batera, Gerta Gau Abenturako parte-hartzaileen amaierako jaia ospatuko dugu.

ASTEKO PLANA

19:00 — Parte-hartzaileen etorrera eta ongietorri pack-aren banaketa.

19:30 — Gerta Gau Abenturaren azalpena.

20:30 — Afaria

22:30 — Atsedena

08:30 — Gosaria

09:15 — Larrakozelaiara lekualdaketa

09:45 — Entrenamendua

11:00 — Hamaiketakoa

11:30 — Entrenamendua

14:10 — Lauaxetara lekualdaketa

14:30 — Bazkaria

15:30 — Denbora librea

16:45 — Teknifikazioa

18:00 — Askaria

18:30 — Igerilekua

20:00 — Familiekin kontaktua

20:30 — Afaria

22:30 — Atsedena

08:30 — Gosaria

09:45 — Autobusez lekualdaketa Urdaibaira jarduera egiteko

11:00 — Hamaiketakoa

14:00 — Bazkaria

15:00 — Hondartza

18:00 — Lauaxeta Ikastolara itzulera / Askaria

20:00 — Familiekin kontaktua

20:30 — Afaria

22:30 — Atsedena

08:30 — Gosaria

09:15 — Larrakozelaiara lekualdaketa

09:45 — Entrenamendua

11:00 — Hamaiketakoa

11:30 — Entrenamendua

14:10 — Lauaxetara lekualdaketa

14:30 — Bazkaria

15:30 — Denbora librea

16:45 — Teknifikazioa

18:00 — Askaria

18:30 — Igerilekua

20:00 — Familiekin kontaktua

20:30 — Afaria

22:30 — Atsedena

08:30 — Gosaria

09:45 — Autobusez lekualdaketa jarduera egiteko

10:30 — Hamaiketakoa

11:00 — San Mamés estadioaren bisita + museoa

14:00 — Bazkaria

15:00 — Kanoen jarduera

18:00 — Lauaxeta Ikastolara itzulera / Askaria

18:30 — Psikologia tailerra

20:00 — Familiekin kontaktua

20:30 — Afaria

22:30 — Atsedena

08:30 — Gosaria

09:15 — Larrakozelaiara lekualdaketa

09:45 — Entrenamendua

11:00 — Hamaiketakoa

11:30 — Gerta Abenturako jokalarien amaierako jaia

14:10 — Lauaxetara lekualdaketa

14:30 — Bazkaria

15:30 — Denbora librea

16:45 — Logelen bilketa

18:00 — Gerta Gau Abenturako jokalarien amaierako jaia

19:00 — Agurra

[messagetype="success|error|info|notice"]ONGIETORRI PACK-A[/message]

Gerta Gau Abenturan izena eman duten guztiek honako kirol material hau jasoko dute:

  • Kirol-poltsa
  • Jertsea
  • Entrenamendurako 3 kamiseta
  • Entrenamendurako 3 praka
  • 3 galtzerdi pare
  • Botila pertsonalizatua

KOMUNIKAZIOA

Gerta Gau Abenturaren komunikazioa 360Player aplikazioaren bidez egingo dugu, aurreko edizioetan bezala.

Familiak uneoro egongo dira informatuta ordutegiei, argazkiei, jarduerei eta Gerta Gau Abentura 2026rekin lotutako gainerako gaiei buruz.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Astearte eta ostegunetan, bazkaria Lauaxeta Ikastolatik kanpo izango denez, neska-mutilek piknik bat eramango dute, irteera baino lehen jasoko dutena.

Larrakozelaiatik kanpo egingo diren jarduerak Ur Urdaibai eta Bilbobenturako monitoreek gidatuko dituzte, eta beharrezko material guztia eurek emango dute.

Gerta Gau Abenturako parte-hartzaileek doako garbitegi zerbitzua izango dute.

Jakina, GERTASPORT KIROL KLUBek erantzukizun zibileko asegurua du, edozein arazoren aurrean.

GERTA GAU ABENTURAREN HELBURUA

Gerta Gau Abenturaren helburu nagusia da parte hartzen duten neska-mutilek kirola eta natura gozatzea, Larrakozelaiako futbol zelaiak eta edizio honetan programatutako jardueretarako bisitatzen ditugun guneek eskaintzen duten ingurune paregabean.

Gainera, talde kohesiorako jardueren bidez, uneak eta adiskidetasun harremanak garatzen saiatuko gara.

OHARRA

HAURRA IZENA EMANDA EGONGO DA SOILIK IZEN-EMATE INPRIMAKIA BETE ETA DAGOKION TASAREN ORDAINKETA EGIN ONDOREN.

IZEN-EMATEAREN ONDOREN BAJA EMANEZ GERO, ORDAINDUTAKOAREN %50 BAKARRIK ITZULIKO DA.

KLUBAK PROPOSATUTAKO JARDUERAK ALDATZEKO AUKERA GORDETZEN DU.

KLUBA EZ DA ERANTZUKIZUNIK HARTZEN PARTE-HARTZAILE BAKOITZAK GERTA GAU ABENTURARA EKARRITAKO ARROPA EDO EKIPAMENDUAREN GALERA EDO HAUSTURAREN GAINEAN.

TARIFA

💳 Ordainketa modua

Campusaren prezioa 590 €-koa da, eta erosotasunerako ordainketa zatitua egiteko aukera dago.

👉 Erreserbatu zure plaza 90 €-rekin bakarrik

Gainerakoa 250 €-ko bi ordainketatan banatzen da, familiei sarbidea errazteko.

💡 Esperientzia paregabea, orain gozatzeko errazagoa

GERTA GAU ABENTURA

Zure udako kanpusa
590
  • PLAZA ERRESERBATU: 90 € IZEN-EMATEAREKIN
  • BI ORDAINKETA BANKU-HELBIDERATZEZ