Kudeaketa Aurreratuaren saria

Pasadan ostegunean, Euskalitek Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru aldundiekin batera antolatzen duen kudeaketa aurreratuko sarien banaketa ekitaldia izan zen.

Gala hori streaming bidez egin zen, Covid-19ren egungo murrizketen ondorioz, eta gaur egungo Eusko Jaurlaritzako zenbait kontseilari bertaratu ziren. Lehendakaria, Iñigo Urkullu, ezin izan zen gerturatu. Saria jaso duten guztiei zorion-mezua uztzi zien ekitaldia amaitzeko.

Hiru urtez lan handia egin ondoren, Kudeaketa Aurreratuaren saria jaso dugu. Sari horrek harrotasunez betetzen gaitu eta gure kluba etengabe hobetzeko lanean jarraitzera animatzen gaitu.

Sari hori ez litzateke posible izango Gertasporteko kide garen guztion konfiantza eta laguntzarik gabe, edo elkartearen historiako 8 urte hauetako uneren batean antolatu ditugun hainbat eta hainbat jardueratan parte hartu duten pertsonen laguntzarik gabe.

Horiei guztiei esker, baina bereziki jokalariei, teknikariei, gurasoei… eta gure proiektuak garatzen lagundu diguten Iurretako babesle, erakunde eta elkarteei esker.

Mila esker zuen konfiantzagatik!! !

#GertaGara

No Replies to "Kudeaketa Aurreratuaren saria"