2025eko Teknifikazio Jardunaldiak

Zehaztasunez, gozatuz eta ikasiz hazi ahal izateko zortzi saio intentsibo

Laugarren egunez, irailaren 1etik 4ra, Larrakozelaiko instalazioek klubak antolatutako teknifikazio jardunaldi intentsiboen eszenatoki izan dira. Zortzi saio (bi egunean) burutu dira, 2011 eta 2017 urte bitarteko haurrek parte hartu dute, lau talde ezberdinetan banatuta: atezainak, 2011-2012, 2013-2014 eta 2015-2017.

Saio hauetan, alderdi tekniko, taktiko, kondizional eta emozionalak landu dira. Horrez gain, higiene eta elikadura ohitura osasungarriak eskuratzea azpimarratu da.

Jardunaldiak Alex Santos, klubeko psikologoa eta adingabeen arduraduna denak gidatutako tailer formativo batekin amaitu dira. Saio honetan, parte-hartzaileei eta euren familiei aholku eta gomendio praktikoak eskaini zaizkie.

Alex Santos, tailer formativoan

Klubetik, esperientzia formativo hau posible egin duten teknikariei eta Gertasporten konfiantza erakutsi duten parte-hartzaileei eta euren familiei eskerrak ematen dizkiegu.

No Replies to "2025eko Teknifikazio Jardunaldiak"