FUTBOL FESTA 2026
IZEN-EMATE EPEA ZABALIK
⚽ Sartu gola haurren minbiziari!
Datorren ekainaren 20an, 10:00etatik 14:00etara, Larrakozelaiak (Iurreta) FUTBOL FESTAren edizio berri bat hartuko du. Futbola, dibertsioa eta elkartasuna batuko dituen jardunaldi berezia izango da, helburu handi baten alde.
2011 eta 2020 urteen artean jaiotako neska-mutilek 3×3 futbol partidez gozatzeko aukera izango dute, lagunekin batera eta familia osoarentzat pentsatutako jai-giro apart batean.
Aurtengo berritasun nagusia
FUTBOL FESTAk hazten jarraitzen du, eta aurten berritasun garrantzitsuak izango ditu.
Lehen aldiz, ekitaldia Larrakozelaian ospatuko da, futbola eta elkarbizitza giro ezin hobean gozatzeko espazio aproposean.
Gainera, izena ematen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera, hiru jokaleku jarriko dira martxan aldi berean. Horrela, partida gehiago jokatu ahal izango dira eta jardunaldia are dinamikoagoa eta dibertigarriagoa izango da.
Jardunaldi solidarioa
FUTBOL FESTAk helburu oso berezia du: haurren minbiziaren aurkako borrokan laguntzea.
Ekitaldian lortutako irabazi guztiak ASPANOVAS Bizkaiari bideratuko zaizkio. Elkarte horrek minbizia duten haur, nerabe eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du egunero.
FUTBOL FESTAn parte hartuz, kirol jardunaldi bikain batez gozatu ez ezik, familia askori laguntzen dien kausa solidario batean ere parte hartuko duzu.
Parte-hartzaileak
2011 eta 2020 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.
Taldeak 3 jokalarik osatuko dituzte, eta adin bereko edo antzeko parte-hartzaileen aurka lehiatuko dira 3×3 futbol partidetan.
Izen-ematea
Prezioa: 10 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Izen-emateak honako hau barne hartzen du:
- FUTBOL FESTAren kamiseta ofiziala.
Kamiseta lehiaketa hasi aurretik banatuko da.
Eskerrik asko posible egiten duzuen guztioi
Antolakuntzatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu babesle nagusiei:
- Iurretako Udala
- Café Baqué
- Laboral Kutxa
Baita jardunaldi hau posible egiten laguntzen ari diren merkatariei, ostalariei, erakunde laguntzaileei eta boluntario guztiei ere.
Zure zain gaude
Ekainaren 20an hitzordu berezia dugu kirolarekin, elkartasunarekin eta dibertsioarekin.
Osatu zure taldea, parte hartu eta lagundu helburu handi hau lortzen: