FUTBOL FESTA bueltan da

Izen-emateak zabalik ekainaren 15era arte, klubaren webgunearen bidez

Iurretak kirola eta elkartasuna uztartuko ditu berriro ere FUTBOL FESTAren edizio berri batekin. Jardunaldia datorren ekainaren 20an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Larrakozelaian.

Bertan, 2011 eta 2020 urteen artean jaiotako neska-mutilek 3×3 futbol partidak jokatzeko aukera izango dute, lagunekin batera eta familia giro paregabean.

Aurtengo edizioko berritasun nagusia kokapen aldaketa izango da. Lehen aldiz, FUTBOL FESTA Larrakozelaian ospatuko da, eta izena emandako parte-hartzaileen kopuruaren arabera, hiru futbol zelai jarriko dira martxan aldi berean.

Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da parte-hartzaile bakoitzeko, eta FUTBOL FESTAren kamiseta ofiziala barne hartzen du. Jardunaldian lortutako irabaziak osorik ASPANOVAS Bizkaiari bideratuko zaizkio, minbizia duten haur, nerabe eta haien familien alde lan egiten duen elkarteari.

Antolakuntzak bereziki eskertu nahi du babesle nagusien laguntza: Iurretako Udala, Café Baqué eta Laboral Kutxa, baita ekimen solidario hau posible egiten duten merkatarien, enpresen eta boluntarioen laguntza ere.

Izen-emateak dagoeneko zabalik daude, eta jardunaldi honek berriro erakutsiko du futbola ere behar gehien duten pertsonei laguntzeko tresna izan daitekeela.

⚽ Sartu gola haurren minbiziari!

No Replies to "FUTBOL FESTA bueltan da"